viernes, 26 de junio de 2015

“Freelance” langilea

2015eko ekainaren 26an 

Baliteke zure buruari ehunka aldiz zeure kontura lan egitea planteatu izana, baina oraindik horretarako urratsak egin ez izana. Lanean zeure kontura aritzeko aukera bat freelance gisa lan egitea da, zenbait abantaila baititu, batez ere lan egiteko eredu horren malgutasunagatik.
Baliteke zeure buruari galdetzea: zer esan nahi du ‘freelance’ hitzak?
Gaztelaniazko Wikipedian dakarrenez, “’Freelance’ (edo langile autonomo, norberaren konturako langile edo langile lokabe) deritzo bere lan,...


ogibide edo lanbideko beharrak modu autonomoan eta ataza berezietarako zerbitzuak eskatzen dituzten gainerako pertsonentzat egiteko beren beregiko jarduerak burutzen dituen pertsonari; oro har, hirugarren pertsona horiek, laneko denboraren arabera barik, lanaren emaitzen arabera ordaintzen dizkiote beraren zerbitzuak, bi alderdiok mandatu zehatz batetik at dauden lan-harremanei eusteko betebeharrik sinatu beharrik gabe.

Freelance izatea nork berak norberaren bidea hautatzea da, norberaren lanbide-karreraren jabea izatea, eta horrek esan nahi du norberaren kontura bilatu beharko dituzula proiektuak eta bezeroak. Zeu zara zeure burua, eta beraz, zeuk erabakitzen duzu non lan egin (normalean, etxean), zeuk ezartzen duzu ondoen datorkizun ordutegia eta zeuk erabakitzen dituzu zeure tarifak. Freelance langileek autonomo modura lan egiten dute, beren kargurako enplegaturik gabe, eta normalean bulego finko barik (askok beren etxean) jarduten dute.

Lan egiteko ohi-ohiko era da IKTekin loturik dauden beharginentzat, kazetarientzat, argazkilarientzat eta abarrentzat.

Ondokoa da freelance modura lan egiterakoan izango duzun abantaila handienetako bat: ez duzula egunero bulegora joan beharrak eragiten duen presiorik izango, ez duzula gorbata edo takoirik jantzi beharrik izango, ez duzula trafiko-ilara luze horiek jasan beharrik izango… Askoz hobeto ezkondu ahal izango dituzu bizitza pertsonala eta zeure lanbide-bizitza. Zeure lana zeure bizitzari egokitzeko aukera izango duzu, alderantziz izan beharrean.
Ezin esan dezakegu, baina, den-dena eztizko bidea denik.

Zeu zara zeure enpresa: zeure kapitala, zeure ahaleginak, zeure estrategia.
Har ezazu kontuan lokabe izateak zeure lanak saltzen, horien aurrekontuak egiten eta kobratzen ikastea dakarrela, eta hiru arlo jorratu beharko dituzula, zehatz: kalitatea, prezioa eta epea.

Horrek guztiak erantzukizun, plangintza eta ordena arloak berariaz jorratu beharra dakar, ezinbestean. Freelance moduan jardutea erronka handia da, baina zure profila arestion adierazitakoarekin bat badator, gauzak zeure erara egiteko aukera ederra izango duzu, bene-benetan atsegin duzun lanari ekinez.

Baldin zeure kontura aritzea erabakitzen baduzu, EZ AHAZTU AURRETIAZ NEGOZIO-PLANA EGITEN, plan txiki-txikia izan arren. Badakizu DEMAkook hemen gaudena, zure plana aurrera ateratzen laguntzeko prest.

Hona hemen esteka interesgarri batzuk:
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario