martes, 13 de octubre de 2015

Ekintzaileak motibatzeko esaldiak


 2015eko urriaren 13an 



Inoiz pentsatu al duzu zure negozio propioa antolatzea? Inspirazio bila ari zara? Hemen dituzu motibatzeko zenbait esaldi ospetsu, pertsona ospetsuek esandakoak. Erabakia hartzen lagun zaitzakete beharbada.




ü  "Emaitza desberdinen bila ari bazara, ez egin beti gauza bera” – Albert Einstein
ü  "Ekintzaile batek aukerak ikusten ditu beste pertsona batzuek arazoak baino ikusten ez dituzten lekuetan” Michael Gerber
ü   “Pertsona batzuek diren moduan ikusten dituzte gauzak eta hauxe galdetzen dute: Zergatik? Nik gauzak izan litezkeen moduan ikustek ditut eta hauxe galdetzen dut: Zergatik ez?” - John Fitzgerald Kennedy
ü  Egungo arazoak ezin dira atzoko irtenbideekin konpondu" -Roger Van Oech
ü  “Ez dut porrot egin. Funtzionatzen ez duten 10.000 modu aurkitu ditut” – Thomas Edison
ü  Inoiz saiatu ez izana da porrotik handiena” – Esaera txinatarra
ü  “Burmuina ez da bete beharreko edalontzia, piztu beharreko lanpara baizik” – Albert Einstein
ü  Esperimentu on batek hutsegite askotara garamatza, baina asko ikastera ere bai" - Jeffrey Phillips
ü   “Behin eta berriro porrot egin eta itxaropena ez galtzean datza arrakasta” – Winston Churchill
ü  “Ziurtasunak albo batera uzteko adorea izatea eskatzen du sormenak” – Erich Fromm
ü  "Adimenik gorena sormena baliatuz pentsatzean datza" - K. Robinson
ü  “Zure ideiaren negozio-plana egiteko beste informazio baduzu, jada beranduegi denaren seinale” – Bill Gates
ü   “Berrikuntzaren gakoa ez da besteek zu kopiatzen ez uztea, guztiek zu kopiatu nahi izatea baizik" – Enrique Dans
ü  "Ideia onak izateko modu bakarra ideia asko izatea da” – Linus Pauling, Kimikaren Nobel Saria eta Bakearen Nobel Saria
ü  “Heldu sortzaile bat biziraun duen haurra da” - Ezezaguna
ü  Dibertitzen ari den adimena da sormena” – Albert Einstein
ü  “Berritasuna da lider bat besteengandik desberdintzen duena” – Steve Jobs
ü   “Erantzuna aldatzea eboluzioa da. Galdera aldatzea iraultza da” – Jorge Wagensberf
ü  “Egia bakarra balego, ez litzateke posible izango gai beraren inguruko ehunka koadro margotzea" - Pablo Picasso
ü  Zu zeu izan behar zara munduan ikusi nahi duzun aldaketa" - Gandhi

ü  "Etorkizuna aurreikusteko modurik onena asmatzea da” – Alan Kay

No hay comentarios:

Publicar un comentario