lunes, 6 de junio de 2016

“ANEZKA da... elkarri laguntzea, elkarlana, lankidetza”

2016ko ekainaren 2a

Horrela definitu du gaur goizean Andresek, Bilboko Lanza2.0 anezkako kideak, BECen maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean Makina Erremintaren Biurtekoarekin batera egiten ari den WORKinn enplegu eta trebakuntza foroan.

Foro horretako jardunaldien programaren barnean DEMAk doako hitzaldi bat eman du gaur; hizlaria Pilar Carranza izan da, ANEZKA Programako zuzendaria, eta programari buruzko hainbat kontu azaldu ditu.
Leire Lázaro Enkarterriko DEMA - Enpresa Garapena anezkako koordinatzaileak eta  Verónica Aguado Ezkerraldeko I. anezkako koordinatzaileak anezka bat zer den eta zer ez den azaldu dute, baita beste hainbat xehetasun ere: nola garatzen diren, helburuak, edo zer gaitasun lantzen diren ANEZKA programan.

Anezka bat langabeen, boluntarioen talde heterogeneoa da, pertsonak ikusgai daude eta solidarioak dira, koordinatzaile batek zuzentzen ditu, eta batak besteari laguntzen diote laneratzeko aukerak hobetzeko eta parte-hartzaile guztientzako lan bilaketa aktiboan laguntzeko. Izan ere, Verónica eta Leirek esan bezala: “guztiok guztiontzako lana bilatzen dugu”.

 dema

Aurreko otsailean Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, Santa María la Real Fundazioarekin elkarlanean, Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko lehenengo hiru ANEZKA programak martxan jarri zituen: bat Bilbon, beste bat Ezkerraldean eta beste bat Enkarterrin. Ordutik parte-hartzaileek, motibazioa eta konpromisoa bezalako balioek bultzatuta, etenik gabe lan egin dute hainbat gaitasun hobetzeko, hala nola taldeko lana, bakoitzak bere burua ezagutzea, lan-bitartekotza, ekintzailetza, coaching-a, marka pertsonala, ekitaldiak antolatzea eta haietan parte hartzea, edo elkarrizketetarako teknikak, beste askoren artean.   Anezkaren xedea honako hau da: programa amaitzean parte-hartzaileak ikasitako ezagutzak erabiltzeko gai izatea, hots, parte-hartzaile guztiak gaitasun horietan beren kabuz moldatzeko gai izatea. Finean, ANEZKAK hau lortu nahi du: parte-hartzaile guztiak laneratzea (beren kontura zein inoren kontura). Txusek, Enkarterriko Zubilan 16 anezkako parte-hartzaileak, gaur goizean esan du WORKinn-en enpresentzako “ikusgarriago” izaten ikasi ondoren, fruituak jasotzen ari direla, eta lana aurkitzen ari direla.

Plazerra da neska-mutil horiek aurrera jarraitzen dutela egiaztatzea! Merezita daukate! Gaur plazer hutsa izan da haiek ANEZKA Programarekin izan dituzten esperientziak kontatzen ikustea, eta deskubritzea, Andresek esan duen moduan, hiru programa horiek amaitzear egon arren “anezkaren espiritua, elkartasuna, konpromisoa… ez direla inoiz amaituko”.

emprender en Bizkaia
 trabajo

Eskerrik asko guztioi eta zorte on bene-benetan!

Bide batez, bazenekien 4 deialdi berri irekita dauzkagula beste 4 eskualdetan?  URIBE-KOSTA, BUSTURIALDEA, DURANGALDEA ETA NERBIOI-IBAIZABAL. Eskaerak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 17ra arte zabalik dago. Hemen eman dezakezu izena: http://www.dema.eus/es/lanzaderas-de-empleo

Anima zaitez!

Norentzat da ANEZKA Programa?

  • Adin nagusikoentzat
  • Parte-hartzen duten eskualdeetan bizi direnentzat eta bertan erroldatuta daudenentzat
  • Lanbiden izena emandako langabeentzat edo hobekuntza prozesuetan ari diren pertsonentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario