2016ko ekainaren 16a
Bihar amaituko da enpresa bat sortzen laguntzen dizun doako programa horretako lau deialdietako batean izena emateko epea.
Ekintzaile
izateko erabakia hartu baduzu, baina ez badaukazu argi hori nola egin, DEMAren
eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna
Sustatzeko Sailaren Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programak lagun zaitzake. Programaren bidez oinarrian elkarlana duen prestakuntza
eta laguntza emango zaizkizi. Horren xedea negozio bat sortzeko ideiak
agertaraztea da, eta negozioa martxan jartzeko 7.000 euro eurorainoko
diru-laguntza jasoko duzu.
Zer da Taldeka ekintzailetza taldea?
Taldeka
bat langabezian dauden, edo haien egungo lana hobetu eta profil ekintzailea
izan nahi duen pertsona talde heterogeneo batek osatzen du; pertsona horiek
daukaten langabezia egoerari irtenbide bat bilatzeko haien enpresa propioa
sortzeko aukera aztertzen dute.
Taldeka
bakoitzak 20 parte hartzaile inguru dauzka; astean 4 egunetan, 4 orduko saioetan
taldeak eratzeko sinergiak sortuko dituzte, eta negozio komun bat sortzeko
ideiak garatzen joango dira. Azkenean, sinergia eta ideia horiek haientzako eta
hirugarren batzuentzako lana sortzeko enpresa berrietan erabiliko dira. Taldeka
bakoitzaren eguneroko lana kualifikazio handia duen koordinatzaile batek
zuzenduko du. Koordinatzaileak, taldeko coaching
tekniken bidez, taldea dinamizatzeko lana egingo du.
Taldeka-Ekintzailetza Taldeak ezin da ulertu osatzen duten
pertsonen arteko elkarlana eta parte hartzea kontzeptuei lotu gabe. Hori dela
eta, programaren xedeak lortzeko elkarlanean eta parte hartzean oinarritutako
lan-metodologia aplikatuko da. Guztiok elkarri lagun diezaiokegulako!
Leku mugatuak dauzkaten lau deialdi
Ezbairik
gabe, Taldeka bizi duzun langabezia egoerari aurre giteko aukera berritzailea
izan daiteke, eta guk, DEMA-Enpresa Garapenak, motibatu egin nahi zaitugu, eta
zure ekintzailetza xederako bidelagun izan nahi dugu. Eskualde hauetan dauzkagun eta zabalik dauden lau deialdietan
ekintzaile izaten erakutsiko dizugu!
- LEIOA - URIBE-KOSTA – GETXO I. deialdia
- MUNGIALDEA-TXORIERRI I. deialdia
- EZKERRALDEA – MEATZALDEA I. deialdia
- BILBO I. deialdia
Taldeka ekintzailetza talde bakoitza osatzen duten taldeek 2016ko ekainaren amaieratik azaroaren amaierara arte egingo dituzte jarduerak.
Programaren edukia eta metodologia
Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programa 3 fasez osatuta egongo da:
Lehenengo fasean
(gutxi gorabehera hilabete eta erdi iraungo du) bakoitzaren gaitasunak lantzea
ahalbidetuko duen pertsonen portaeraren analisian eta coachingean oinarritutako metodologia zehatza aplikatuko da. Horri
esker, parte hartzaileak ekintzailetzaren aldeko egoera egokirantz zuzenduko
dira.
Bigarren
fasearen (2 hilabete eta erdi gutxi gorabehera) helburua negozio-ideiak sortzea
eta ideia horien bideragarritsasuna taldean eztabaidatzea da. Horrela,
elkarlana eta parte hartzaile bakoitzaren kontaktu-sareak partekatu nahi dira,
baita bakoitzak sektore jakinetan dauzkan ezagutzak partekatu ere, negozio-plan
bat garatzeko.
Taldeka programa zuretzat da baldin eta…
- Adin nagusikoa bazara
- Parte hartzen duten eskualdeetako udalerrietan erroldatuta bazaude edo bertan egoitza badaukazu
- Lanbiden-Euskal Enplegu Zerbitzuanizena emanda dagoen langabetua bazara edo enplegua hobetu nahi baduzu
Hortaz,
baldintzak betetzen badituzu eta ekintzailetza talde horietako batean parte hartu
nahi baduzu hemen izena eman dezakezu. Epea bihar arte baino ez dago zabalik!
No hay comentarios:
Publicar un comentario