miércoles, 13 de julio de 2016

“Ertza bilatzen” duten kontaketa txikiak eta komikiak

2016ko uztailaren 11an

“Beste aldean”

"Atertu du. Hotz naiz. Blai-blai eginda nago, bakar-bakarrik, burua nahastuta. Ez dut beherantz joateko aukerarik ikusten. Gorantz… garai-garaia da mendia, eta inoiz ere ez dut eskaladarik egin.
Norbait igotzen saiatzen ari da, baina… herrenka dabil! Lagundu egingo diot. Erori egin da!
- Ongi al zaude? Ezin izango duzu gora egin hanka horrekin.
- Laguntzen badidazu, ahal izango dut
- Ez naiz mendizalea 
- Nahi izatea, ez duzu besterik behar. Goazen elkarrekin
- Heldu niri. Zer dago beste aldean?
- Aukerak, hemen ez baitago bizirik.
- Iritsiko al gara?
- Zure hankek ahal dute, eta nire esperientziak ere bai.
Mendi-tontorrean…
- Galduta nengoen
- Eta ni mugitu ezinik
- Hemendik pertsonak ikusten ditut
- Haiek ere ikusiko gaituzte
- Oraindik ez gara heldu
- Baina, elkarrekin gaudelarik, ez dugu amore eman. Helduko gara".


Horrela ulertzen du “Ertzera iristea” kontzeptua José María Merinok, Enplegu-anezken “enREDarte” deritzon Kontaketa Txiki eta Komiki Lehiaketaren irabazleak. Herri lanetan aditua, behargin sutsua, autodidakta eta langile balioaniztuna den teknikari hau, behar duten pertsona guztiekin lankide jardutea gustuko duena, Enkarterriko ANEZKA deritzon Enplegurako eta Ekintzailetza Solidariorako I. Anezkaren kide izan da, azken bost hilabeteotan zehar. Haren trebetasunetatik, besteak beste, literatura arloan duen sentsibilitate berezia azpimarratu behar da, “Beste aldean” idazlanarekin lehiaketaren lehen saria eskuratzera eroan duena.

empleo y emprendimiento Bizkaia
Gloria Mugicak,  DEMAKO zuzendari gerenteak, lehen saria, tablet bat, ematen José Mª Merinori. 
Haiekin batera, Leire Lazaro, Enkarterrietako Enplegu Anezkaren koordinatzailea.

Argi dago anezken partaide izan diren pertsonak gauza askotarako gai direna! Hain zuzen ere, lehiaketa hau -joan den maiatzaren 9an Santa María La Real Fundazioak deitu duena- Bilboko ANEZKA deritzon Enplegurako eta Ekintzailetza Solidariorako Anezkaren ekimenez sortu zen. Honakoa da haren helburua: arte-sormena, elkartasuna eta sarean lan egiteko gaitasuna sustatzea. 


Ertzera iristea

Ertza lan-xedea edo norberaren helburua da. Ertza da, hain zuzen, Enplegurako eta Ekintzailetza Solidariorako Anezketan esku hartzeko izena ematen duten pertsonek heldu nahi duten lekua. Lehiaketa zabalik egon da ekainaren 9ra arte 2013. urtetik egunera arte Santa María La Real Fundazioaren eskutik herrialde osoan zehar garatu izan diren anezka guztietako kide guztientzat.


Oarsoaldeako Enplegu-Anezkaren kidea den Julen Nietok jaso du bigarren saria, “Ertzera iristea” kontaketarengatik. Hirugarren saria Valentziako III. Enplegu-Anezkaren partaidea den Pablo Canok jaso du, “Corriente de Ánimo” kontaketarengatik.

Zorionak, artistok!

Anezka izena eman


No hay comentarios:

Publicar un comentario