miércoles, 11 de enero de 2017

Honelakoa da Bizkaiko lanaren mapa

2017ko urtarrilak 11

2016. urtean martxan jarri zenetik, Bizkaiker Behatokia, bere webgunearen bitartez, Bizkaiko herritarrei lanarekin loturiko gai interesgarriak hurbiltzen saiatzen da. Webgunearen helburua lan merkatuaren funtzionamendua eta bilakaera ulergarriago egitea da, bai eskualdeko bai tokiko mailan, eta ikuspegi kuanitatibo eta kualitatibotik.

Bizkaiker Behatokia Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eskaintzen duen tresna da, Bizkaiko lan merkatua eta ekoizpen egitura aztertzeko. Tresnaren kudeatzaile DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentzia da, UPV/EHUrekin eta Sara de la Rica katedradunarekin lankidetzan.

Zer aurki dezaket Bizkaikerren?
Bizkaikerek langabeen banaketari buruzko informazio xehatu eta eguneratua eskaintzen du, 5.000 biztanletik gorako udalerri bakoitzeko eta eskualdeetako biztanleen sexuaren, adinaren, hezkuntzaren eta langabe egoeran daramaten denboraren arabera antolatuta. Horretaz gain, udalerri eta eskualde bakoitzeko enpresa juridiko eta fisikoen kopuruari buruzko informazioa ere eskaintzen du, baita haien banaketari buruzkoa ere, antzinatasunaren eta jarduera sektorearen arabera, eta enpresa mota bakoitzaren azken 12 hilabeteetako alta eta bajena. Azkenik, udalerri eta eskualde bakoitzean dauden enplegu erakundeei buruzko zerrenda xehatua biltzen du.

Webguneko informazioa osatzeko, Lanbidek aurkezturiko langabezia datuak, Foru Ogasuneko ekonomia jardueren gaineko zergari buruzko erregistroen datuak eta DEMAk Behatokiaren lana gauzatzeko kudeatzen dituen beste datu base batzuk erabili dira.


langabe Bizkaia



Bizkaiko enpleguaren mapa
bizkaiker.eus gunean Bizkaiko laneko mapa orokorra eskura dezakezu, baita eskualdeen eta udalerrien araberako xehetasunak biltzen dituena ere, 2016ko urrian eguneratua. Datuak sei hilean behin eguneratzen dira, eta hurrengoa 2017ko apirilean egongo da eskuragarri.

Barakaldokoa bazara, interesgarria irudituko zaizu jakitea bertako 98.403 biztanleetatik 7.639 langabezian daudela: % 45'11 gizonezkoak dira, eta % 54'89 emakumezkoak. Gainera, Barakaldoko langabeen % 13'60k 30 urte baino gutxiago ditu, % 38'09k 30 eta 44 urte bitarte, eta % 48'30 44 urtetik gorakoak dira. Barakaldoko langabeen hezkuntza mailari dagokionez, % 65'06k nahitaezko ikasketak ditu, % 7'80k batxilergoko ikasketak, % 18'01ek lanbide heziketakoak, eta % 9'12k unibertsitate ikasketak. Era berean, Barakaldoko langabeen % 43'40k urtebetetik behera daramate langabezia egoeran, eta % 56'60 epe luzeko langabeak dira.

Aurrekoa atariaren bitartez eskura dezakezun informazio interesgarriaren adibide bat besterik ez da. Bizkaikerek datu benetan zehatzak eskainiko dizkizu, halaber, Bizkaiko lurraldeko eskualdeetako eta udalerrietako enpresei eta autonomoei buruz.

Sar zaitez Bizkaiker behatokiaren webgunean eta ezagutu zure udalerriko lanaren demografiari buruzko datuak, eta adierazi zer balorazio egiten duzun zeuk, herritar moduan, haiei buruz. DEMA – Enplegu eta Ekintzailetzarako Foru Agentzian zure iritzia entzuteko irrikan gaude!

No hay comentarios:

Publicar un comentario