Mostrando entradas con la etiqueta ekitea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ekitea. Mostrar todas las entradas

martes, 31 de enero de 2017

Kirola Biziz: ekiteko entrenatzen

2017ko urtarrilaren 31

Egun batzuk joan dira DEMAk KIROLA BIZIZ jardunaldian antolatutako Ekintzailetza Sustatzeko  Foroan parte hartu zuenetik. Jardunaldiaren helburua zen Bizkaiko kirol sistemaren balioa nabarmentzea bizkaitarren garapen profesionala bideratzeko aukera gisa. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Sailak eta Kirol Zerbitzuak antolatua egon zen urtarrilaren 26ko KIROLA BIZIZ jardunaldia, ostegun goizean Deustuko Unibertsitatean, eta arratsaldean UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. Lurraldean enplegua eta ekintzailetza sustatzeko, baita kirolean ere, jardunaldiko "Barne Laguntzaileetako" bat izan zen Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Saila. Proiektu berri bati heltzeko asmotan al zabiltza? Foroan esandakoen berri izan nahi al duzu? Lehenengoari heltzeko gogor entrenatu beharko duzu; bigarrena lortzeko, jarrai irakurtzen!