viernes, 22 de mayo de 2015

Bez-aren araubide berezia: baliokidetasun-errekargua

2015eko maiatzaren 22an

Enpresak sortu eta abian jartzeari eta lege- zein zerga-betebeharrei buruzko gaia ematen dugunean, zalantza bat sortu ohi da, alegia zer den baliokidetasun-errekargua eta zertan diren desberdin hori eta BEZaren araubide orokorra.

Jarraian, araubide horren funtzionamendua azalduko dugu laburki; txikizkako merkataritzan aritzen diren banakako enpresariei (autonomoei) soilik aplikatzen zaie.




BEZ-AREN ARAUBIDE BEREZIA: BALIOKIDETASUN-ERREKARGUA

Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia BEZ tasa bat da, hornitzailetik jasotakoan eraldatzen ez diren produktuak saltzen dituzten saltegi txikizkarietako autonomoei eragiten diena.
Produktu guztiek ez daukate baliokidetasun-errekargu gisa aplika daitekeen ehuneko berbera, produktuaren BEZ tasaren araberakoa baita.
Produktuaren BEZ tasaren arabera, baliokidetasun-errekarguaren ehuneko hauek aplikatzen dira:

Artikuluaren BEZa, baliokidetasun-errekarguaren %

BEZ tasa orokorra, % 21: % 5,2
BEZ tasa murriztua, % 10: % 1,4
BEZ tasa guztiz murriztua, % 4: % 0,5
Tabakoa: % 0,75%

Baliokidetasun-errekarguaren ehunekoak hornitzaileak saltegi txikizkariaren jabe den autonomoari ematen dion fakturan islatuta egon behar du, eta argi eta garbi bereizi behar dira jasandako BEZa eta baliokidetasun-errekarguari dagokion BEZa.
Txikizkako merkatariari normala baino pixka bat altuagoa den BEZ bat ordaintzea dakarkion arren, ordain gisa ez dio Ogasunari BEZ aitorpenik egin behar, eta, beraz, zerga horren kudeaketa nabarmenki errazten da.
Baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia txikizkako merkatariek jasaten dute nahitaez.Baliokidetasun-errekargua ezin zaio kontsumitzaileari fakturan jasanarazi.
Handizkariak txikizkariari egindako fakturaren adibidea, BALIOKIDETASUN-ERREKARGUAREKIN: BEZ gisa edo baliokidetasun-errekargu gisa ordaindu edo kobratu behar diren kopuruek bereizita ageri behar dute.

KONTZEPTUA, EUROAK
Kamisetak 2000
BEZa, % 21 420
Baliokidetasun-errekarguaren BEZa, % 5,4 = 108
GUZTIRA 2528

No hay comentarios:

Publicar un comentario