lunes, 18 de mayo de 2015

Crowdfunding edo mikromezenasgoa, legean araututa

2015eko maiatzaren 18an

crowfunding

Enpresa-proiektu bat daukazu baina ez daukazu gauzatzeko diru nahikorik?

Jakin behar duzu mikromezenasgoaren formula (ingelesez, crowdfunding) gero eta indar handiagoa hartzen ari dela. Honela definitzen du Wikipediak:
“Mikromezenasgoa (ingelesez, crowdfunding) dirua edo bestelako baliabideak erdiesteko asmoz pertsonek taldean egiten duten lankidetza da.



Internet erabili ohi da beste pertsona edo erakunde batzuen ahaleginak eta ekimenak finantzatzeko. Mikromezenasgoa helburu askotarako erabil daiteke, hala nola jarraitzaileen laguntza bilatzen duten artistentzat, kanpaina politikoetarako, zorren finantzaziorako, etxebizitzarako, eskoletarako, anbulatorioetarako, bai eta konpainia edo negozio txikien sorkuntzarako ere”.

Azken xede horretan (enpresa bat abian jartzea) ardaztuko gara eta crowdfundingak nola funtzionatzen duen azalduko dizugu modu errazean.
Lehenengo eta behin, Interneten dauden crowdfunding plataforma desberdinei buruzko informazioa bildu behar duzu, zure proiektuaren profilera gehien egokitzen dena aukeratzeko. Jarraian, zeure crowdfunding kanpaina diseinatu eta aukeratutako plataforman argitaratu behar duzu. Zeure enpresa-proiektua deskribatu, behar duzun finantzazioa kuantifikatu eta finantzazioa ekartzen duten pertsonei eskaintzen dizkiezun ordainak ondo baino hobeto azaldu behar dituzu.
Interneten argitaratutakoan, gizarte-sareetan zabaltzen hasten da (plataformak berak arduratzen dira hein batean lan horretaz, baina ez dago sobera zeure zabalkunde-kanpaina diseinatzea). Plataformak eskatutako finantzazioa lortzeko epe bat ematen dizu. Zure proiektuan interesatuta dauden pertsonek eta erakundeek nahi dituzten ekarpen ekonomikoak egingo dituzte, eta horrela bilduko da dirua.
Zer gertatzen da argitalpen-epea bukatzen denean? Nahi zenuen finantzazioaren % 100era iritsi bazara, zure proiektua aurrera aterako da. Horrela ez bada, ez duzu inolako kopuru ekonomikorik jasoko eta ez duzu saririk eman behar izango.
Zeure buruari zera galdetuko diozu: eta zer eman dezaket nik jasotako ekarpenen truke?

Lau aldagai daude jasotako ekarpenen izaera erregulatzeko:

  • Kapitalean parte hartzea: enpresaren bazkide minoritario bihurtzen dira.
  • Mailegua: ekarpena itundutako epean eta interesekin itzultzen da.
  • Saria: ordaina etorkizuneko enpresaren produktuak edo zerbitzuak ematean datza.
  • Dohaintza: ez dago ordainik. Tipologia hori proiektu sozialetan eta solidarioetan edo ongintzazkoetan agertzen da.

Bi webgunetarako estekak utzi dizkizugu; bertan, mugimendua sakonki ezagutzeko beharrezko informazio guztia aurkituko duzu, bai eta crowdfunding plataformen zerrenda eguneratuak ere, sektoreka antolatuta.

Heldu da Espainiara Kickstarter, munduko crowdfunding plataformarik handiena (El Economista)

http://www.infocrowdsourcing.com

http://www.universocrowdfunding.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario