jueves, 4 de junio de 2015

Krisialdian funzionatzen duten enpresak

2015eko ekainaren 4an 




Krisi-garai hauetan, ekintzaile askok ziurrenik erronka, proiektu, helmuga berriak edukiko dituzue gogoan, bai pertsonalak bai enpresari dagozkionak, baina era berean zeure buruari zera galdetuko diozue: zein negozio izan daiteke errentagarria krisi-garai hauetan? Zein negoziok funtzionatzen dute hoberen garai hauetan?

Galdera horiek, beste askoren artean, egiten dituzue epe luzean errentagarria eta egingarria den negozio bati ekiteko abenturara salto egiteko asmoa daukazuenok.
Normala da sasoi hauetan beldur izatea eta galderak edukitzea, baina pentsatu krisi-garaiak aldaketa-garaiak eta aukera-garaiak izaten direla horiek lehen ikusi ahal dituztenentzat.

Nola?

Badakigu krisiak enpresa ugari suntsitu dituela, baina arrakastatsuak izan daitezkeen negozioak sortzeko aukera berriak ere zabaldu ditu.

Biztanleriaren beharrak aldatzen ari dira. Horrela, negozio garrantzitsu bat zabaltzea pentsatzen ari bazara, garrantzitsua da adi ibiltzea, merkatua eta biztanleriaren premia berriak behatzea eta gure negozioa horiek betetzera zuzentzea.

Bigarren eskuko dendak, arropa-alokairua, elkarri laguntzeko online plataformak etab. gorantz ari diren zenbait negozio dira.

Gaurko albiste baterako esteka utzi dizuegu; bertan, krisialdian funtzionatzen duten negozioak zehatz-mehatz jorratzen dira.

Eta gogoratu, DEMAn zeuen ideiak taxutzen laguntzeko irrikan gaude! Deitu iezaguzue eta aholkulari batek doako arreta emango dizue (tel.: 944.189.055).


No hay comentarios:

Publicar un comentario