lunes, 8 de junio de 2015

Autonomoak: 50 euroko tarifa finkoa

2015eko ekainaren 8an  




Gaur egun, 377.000 ekintzailek baino gehiagok jasotzen dute Autonomoentzako Tarifa Finkoaren onura; hala ere, adinaren eta beste inguruabar batzuen arabera, “TARIFA FINKOA”Z gozatzeko eskubidea denbora gehiagoz edo gutxiagoz jaso ahal izango dugula jakitea komeni da. Ondorik, zuon balizko kasuak zerrendatzen dizkizuegu...



1)Baldin 30 urtetik beherako gizonak edo 35 urtetik beherako emakumeak bazarete eta aurreko bost urteetan alta hartuta eduki baduzue, 30 hilabeteko epealdian % 30eko gutxipena izango duzue autonomoen kuotan.
Horrek esan nahi du ezen, gutxieneko zenbatekoa kotizatzea erabakitzen baduzue, 2015. urtean hilean 185 € ordaindu beharko dituzuela.
2)Baldin 30 urtetik beherakoak bazarete (eta baldin aurreko bost urteetan alta hartuta eduki ez baduzue), ondoko gutxipen hauek izango dituzue 30 hilabeteko epealdian autonomoen kuotan:
  • Lehenengo sei hilabeteetan, % 80ko gutxipena izango duzue autonomoen kuotan. Horrek esan nahi du ezen, gutxieneko zenbatekoa kotizatzea erabakitzen baduzue, 2015. urtean hilean 53 € ordaindu beharko dituzuela.
  • Hurrengo sei hilabeteetan, % 50eko gutxipena izango duzue autonomoen kuotan. Horrek esan nahi du ezen, gutxieneko zenbatekoa kotizatzea erabakitzen baduzue, 2015. urtean hilean 132 € ordaindu beharko dituzuela.
  • Eta hurrengo 18 hilabeteetan, % 30eko gutxipena izango duzue autonomoen kuotan. Horrek esan nahi du ezen, gutxieneko zenbatekoa kotizatzea erabakitzen baduzue, 2015. urtean hilean 185 € ordaindu beharko dituzuela.
3)Baldin 30 urtetik gorakoak bazarete (eta baldin aurreko bost urteetan alta hartuta eduki ez baduzue), ondoko gutxipen hauek izango dituzue 18 hilabeteko epealdian autonomoen kuotan:
  • Lehenengo sei hilabeteetan, % 80ko gutxipena izango duzue autonomoen kuotan. Horrek esan nahi du ezen, gutxieneko zenbatekoa kotizatzea erabakitzen baduzue, 2015. urtean hilean 53 € ordaindu beharko dituzuela.
  • Hurrengo sei hilabeteetan, % 50eko gutxipena izango duzue autonomoen kuotan. Horrek esan nahi du ezen, gutxieneko zenbatekoa kotizatzea erabakitzen baduzue, 2015. urtean hilean 132 € ordaindu beharko dituzuela.
  • Eta hurrengo 18 hilabeteetan, % 30eko gutxipena izango duzue autonomoen kuotan. Horrek esan nahi du ezen, gutxieneko zenbatekoa kotizatzea erabakitzen baduzue, 2015. urtean hilean 185 € ordaindu beharko dituzuela.
“TARIFA FINKOA”ren onura jaso ahal izateko beharkizun gehigarri modura, ezin izango duzue besteren konturako langilerik. Hala ere, Lan Autonomoaren Sustapenari buruzko Lege Proiektua izapidetzen ari da Gobernua, 2015. Urtean zehar beharkizun hori ezabatzeko asmoa duena.
Horrezaz gainera, ezin izango duzue “TARIFA FINKO”rik atzitu, baldin eta merkataritzako sozietate baten administratzaileak bazarete.
Egoera apur bat argitu izana espero dugu, egoera berez baita konplexua. Lan Autonomoaren Sustapenari buruzko Legea argitaratzen denean, argibide gehiago emango dizkizuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario