domingo, 10 de mayo de 2015

Zer da "startup-a"?

2015eko maiatzaren 10ean

 

Ziurrenik startup bat zer den galdetuko diozue zeuen buruari. Bada, esan behar dizuegu badirela urte batzuk enpresa-esparruan startup terminoa ezaguna dela negozio-ideia berri bat izendatzeko.

Baliteke zuetako askori hitza ezaguna egitea, eta beharbada zer den argi eduki gabe erabili duzue.
Bada, hitz bitxi horrek pixka bat izutu ahal bazaituzte ere, haren esanahia dirudiena baino askoz ere sinpleagoa da.

Startupa ekiteko modu berri bat da, berrikuntzan eta teknologian oinarritzen dena.

Beren jarduera oinarri teknologiko batean garatzen duten eta hazteko edo garatzeko itxaropen nabarmenak dauzkaten enpresa sortu berriak jotzen dira startuptzat.

Hori ikusita, pentsa dezakegu startup terminoa sortu berri den, berritzailea den eta hazteko aukera handiak dauzkan edozein enpresari aplika dakiokeela, baina ez da horrela; aitzitik, jendeak IKTen (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) eta Interneten munduari lotutako negozio-ideiez aritzeko erabiltzen du.

Startupak negozio-eredu indartua bihurtu dira eta inbertitzaile ugari, “business angel” direlakoak, erakartzen dituzte; horiek enpresari laguntzen diote, bereziki baliabide ekonomikoak, kontaktuak, instalazioak edo bestelako baliabideak ekarriz.



Espero dugu laburpentxo honekin haren esanahia argi geratzea. Horrekin zerikusia daukaten esteka batzuk utzi dizkizuegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario