viernes, 15 de mayo de 2015

Ordainketa bakarra edo langabeziaren kapitalizazioa

2015eko maitzaren 15ean



Langabezian zaude eta enpresa bat sortu nahi duzu, autonomo gisa zein lan-sozietate gisa, edo sortutako batean bazkide langile gisa sartu nahi duzu? Beharbada langabezia-prestazioa aurretiaz, ordainketa bakarrean, jasotzea komeni zaizu.



 Azalduko dizugu


Langabeziaren ordainketa bakarra eskatzeko, betekizun hauek bete behar dituzu:
• Ez duzu ekonomia-jarduera hasita eduki behar
• Ez duzu aurreko 4 urteetan ordainketa bakarrik jasota eduki behar
• Gutxienez langabeziako 3 hileko eduki behar dituzu kobratzeke
• Autonomo-alta egiaztatu behar duzu
• Gehienez jota ordainketa bakarra jaso eta hilabete bat geroago hasi behar duzu ekonomia-jarduera
• Ezin zara etorri enplegu-erregulazioko espediente batetik (EEE)
Zenbait modalitate daude pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera.
Hileko ordainketak
Langabezia-sorospenaz inbertsiorik egin nahi ez baduzu, hileko autonomo-kuotak konpentsatzeko erabil dezakezu.
Ordainketa bakarra
Inbertsio bat egingo baduzu, langabezia-sorospenetik geratzen zaizunaren % 60z finantzatu dezakezu gehienez. Gainerako % 40ak hileko autonomo-kuotak konpentsatzeko balio izango du.
Gazteentzako ordainketa bakarra
Bi talde hauetako batean bazaude (30 urtera arteko gizonak eta 35 urtera arteko emakumeak), % 100erainoko ordainketa bakarra eska dezakezu. Zertan inbertitu behar duzu ordainketa bakarra?
Ekonomia-jarduera autonomo gisa hasteko edo gehienez langabeziagatiko kapitalizazioa jaso baino urtebete lehenago sortu den enpresa baten kapital sozialean sartzeko erabil daiteke.
Desgaituentzako ordainketa bakarra
% 33ko desgaitasuna edo handiagoa badaukazu, ordainketa bakar osoa jaso ahal izango duzu.
Lan-sozietateen eta kooperatiben bazkide langileen ordainketa bakarra
Bestalde, kooperatiba batean edo lan-sozietate batean langile gisa sartuko bazara, akzioak edo partaidetzak erosteko eta horrela sozietatean bazkide langile gisa sartzeko eskatu ahal izango duzu ordainketa bakarra.
Non eskatu behar dut ordainketa bakarra?
Dagokizun enplegu-bulegoan edo erakunde kudeatzailearen probintzia-zuzendaritzan. Kapitalizatu nahi duzun langabeziagatiko prestazioa izapidetzeko unean edo geroko beste edozein unetan eska dezakezu.

Eskaerarekin batera egingo duzun jarduerari buruzko txosten bat aurkeztu behar duzu eta, inbertsioak egingo badituzu, horiek zehaztu. BEZ gabeko zenbatekoak erabili behar dituzu, inbertsioan jasandako BEZa ezin baita diruz lagundu.
Langabeziaren kapitalizazioaren % 100aren salbuespena PFEZn.
PFEZtik salbuetsita daude langabeziaren kapitalizazio edo ordainketa bakar gisa jasotako kopuruen % 100. Zerga-pizgarri horrek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera dauzka ondorioak eta 2013ko otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege Dekretuan ekintzaileen jarduera sustatzeko onetsitako talka-planaren testuinguruan kokatuta dago.

Espero dugu zalantza batzuk argitzea. Hemen utzi dizuegu ordainketa bakarrari buruzko informaziorako esteka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario