lunes, 11 de enero de 2016

Enpleguaren anezkak

2016ko urtarrilaren 11an
Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, Fundación Santa María la Real Fundazioarekin lankidetzan, abian jarri dituen enplegu eta ekintzailetasun solidarioko lehenengo hiru anezkak otsailean hasiko dira lanean  Ezkerraldea, Enkarterri eta  Bilbo eskualdeetan.
Anezka horietan parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek inskripzioa egiteko epea irekita egongo da urtarrilaren 22ra arte. Langabeziaren aurkako ekimen honen  kudeaketa DEMA, Enpresa Garapena, Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentzia da, arestian aipatu den Fundación Santa María la Real Fundazioarekin batera.
Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko diputatuak, Teresa Laespadak, azpimarratu du anezka bakoitzean langabezian dauden hogei bat pertsona egongo direla eta ‘coach’ batek zuzenduta bost hileko ikaskuntza eta lankidetza prozesua garatuko dutela, eta horrelakoetan % 60ko enplegugarritasun-tasak lortzen direla.
Fundación Santa María la Real Fundazioko zuzendaria den Juan Carlos Prietorekin batera egin duen prentsaurrean hiru anezka aurkeztu dituzte. Anezka hauek mota honetako proiektuen arteko lehenengoak izango dira, hau da, 2016ko  bigarren hiruhilekoan hasita  garatuko direnak.
Anezken filosofiari dagokionez Enkarterrikoan eta Bilbokoan (Balmasedako eta hiriburu bizkaitarreko  udal instalazioetan kokatuta daudenak), adinez nagusiak diren eta langabezian dauden era askotako pertsonak batuko dira. Ezkerraldekoaren ardatza emakumezkoak izango dira (DEMAk Barakaldon dituen instalazioetan egongo da kokatuta).
Anezka hauen prozesuan sartzeko inskripzio-eskabideak  era telematikoan egin daitezke   (anezken web orrietan -http://lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion- eta baita DEMAkoan  ere -www.dema.eus-) edo bestela inskripzioa presentziala izan daiteke (DEMAko bulegoetan  -Fanderia kalea, 2, Barakaldo- eta Behargintzako zentroen sareko bulegoetan).
Urtarrilaren amaieran anezka hauek eratuko dituzten 20 pertsonako taldeetako pertsonen behin betiko hautespena egingo da eta jarduerak otsailean hasiko dira, astero lau eguneko eta egunero lau orduko ordutegian, gehi jarduera osagarrietan emango den denbora.
5 HILEKO JARDUERA
Jarduerak 5 hileko iraupena izango du eta aldi horretan anezketan parte hartzen dutenek talde-laneko saioak egingo dituzte, saio pertsonalizatuak edukiko dituzte ‘coacharekin’, harreman zuzenak edukiko dituzte enpresekin, foro, topaketa eta ekitaldietan parte hartuko dute, negozio ideia propioen ibilbideak garatuko dituzte eta boluntariotza korporatiboan lagunduko dute.
Azkenik, hobekuntza iraunkorraren filosofiatik abiatuta, anezkak planteatu diren ekintzen betetze maila neurtuko duen jarraipena eta ebaluazioa egiteko prozesu paralelo bat edukiko du

No hay comentarios:

Publicar un comentario