jueves, 29 de junio de 2017

Enpresa bat sortu taldean Taldeka programaren bidez

2017ko ekainaren 29a

Programa berri honek beren negozioa sortzen laguntzen die Bizkaiko langabeei.

Negozio bat nola sortu ikasten… horretan ari dira Taldeka programako bi taldeetako kideak, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren laguntzaz eta DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren kudeaketaren pean.  

quiero emprender en Bizkaia

Bi dira oraintxe bertan aktibo dauden taldeak: bata, soziosanitarioa; bestea, profesional etorkinentzat sortutakoa. Baina ez dira bakarrak izan. Programa duela urtebete jarri zen martxan eta dagoeneko 19 enpresa sortzen lagundu du. Taldeka-Ekintzailetza taldeak programaren helburua da langabeei lan merkatuan sartzen laguntzea, ekintzailetzan oinarritutako prestakuntzaren bidez, eta gutxienez % 60k beren lanpostua sortzea. 

Adineko pertsonen beharretan oinarritutako ekintzailetza taldea

Bizkaiko biztanleen ia % 22 65 urtetik gorakoa da.

Enpresa bat sortzeko orduan, funtsezkoa da une bakoitzean merkatuak ematen dituen aukerak detektatu eta aprobetxatzea: biztanleriaren zahartzea aukera horietako bat izan daiteke. Gizarte errealitate horretatik abiatuta, maiatzaren erdialdera ekintzailetza talde bat jarri zen martxan, adindunen premiei begira, Silver Economy edo Zilar Ekonomia deritzonaren arloan. Taldeka espezifiko hau elkarlanean ari da Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldearekin, zeina espezializatuta baitago mendekotasunean edo gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen arretara bideratutako gizarte zerbitzu berrien garapenean.

Taldeka soziosanitarioa 12 lagunek osatzen dute, hainbat adinetakoak (hogei urte ingurukoak, berrogeita hamarretik gorakoak) eta oso profil heterogeneokoak (profesionalak psikologian, ingeniaritzan, espezialistak gerontologian…), langabezian edo enplegua hobetzeko ahaleginean egonik negozio bat sortzea erabaki dutenak, lan merkatuan sartzeko aukera gisa. Eta aukera hori zinez berria da: Taldeka programa ahalegintzen da pertsona horiek sentsibilizatzen, motibatzen eta autoenplegura bultzatzen, lankidetza formula berrien bidez. Horretarako, taldeak prestakuntza eta laguntza jasotzen ditu, eta negozio ideiak sortzen dira giro horretan. Taldea osatzen duten pertsonek hainbat tailerretan parte hartu dute (adimen emozionala, forma juridikoak, ekonomia-finantzazio gaiak, Brandinga, marketin digitala, LinkedIn…), den-denak funtsezkoak negozio ideia bat garatu, gestionatu eta abian jartzeko orduan. Gainera, negozio ideiak taldean eta bakarka landu ondoren, gaur egun Canvas eredua aurkezteko fasean daude. Izan ere, Taldeka programak parte hartzaileen arteko sinergia bilatzen du, enpresa berriak abian jarri eta enpleguak sortzeko, bai norberarentzat bai beste pertsona batzuentzat.

Astelehen honetan, Taldeka soziosanitarioak talde prestakuntzako fasea amaitu du, eta proiektu bakoitzaren mentorizazio prozesuari ekin diote. Ekintzailetza taldearen lana koordinatzaile batek gainbegiratzen du. Isabel Morejón DEMA Agentziako teknikaria arduratzen da Taldeka soziosanitarioren tutoretza lanaz.

Ekintzaile profila duten profesional etorkinei laguntzen
Talde hau maiatzean ere hasi zen lanean. Orduz geroztik, profesional etorkinen taldea osatzen duten 11 emakumeak eta 9 gizonak beren burua ahalduntzeko ahaleginean daude, kasu bakoitzean negozio ideia diseinatzeko egokienak izango diren gaitasun pertsonalak eta pertsonalak landuz. 23-43 adin tartean daude eta gehienek familia erantzukizunak dituzte.

soy inmigrante y quiero emprender

Bidean norbait alboan izatea, kezka berak, energia bera eta motibazio bera dituzten pertsonak daudela jakitea oso garrantzitsua da ekintzailetzaren bidean”.

Mayté Guzmán

Mayték programaren berri izan zuen Foru Sailak eta DEMAk duela hilabete batzuk antolatu zuten Ekintzailetza eta Biziraunkortasun Foroan. Informazioa une aproposean iritsi zitzaion: aurretik saiatu zen behin baino gehiagotan proiektu bat abian jartzen, bakarrik sentitzeak atzera eginarazi bazuen ere. Taldeka programan jaso duen motibazioari esker, taldean lan eginez, aurrera egitea lortu du azkenean.


Beste gai batzuk ere landu dituzte: ideiak sortzeko prozesua, sormena, Canvas eredua eta, jakina, negozio eredua, kolektibo honentzako aukerak bereziki aztertuta. Hainbat eratako enpresak aurreikus daitezke jadanik: jatetxe tipikoak, etorkinei zerbitzu espezializatuak eskaintzeko aholkularitza, dantza, musika edo eskulangintza eskolak, estetika, osasun eta ongizate zentroak, marketin agentziak edo gizarte ekonomiari buruzko eduki digitalak.

Ayudas para inmigrantes para emprender

Aholkulariei esker, nire produktu eta zerbitzu lerroak sendotu ditut, eta lehiakorragoak dira orain merkatua”.
Liliana Masmela

Negozio bat sortzea berez zaila bada, Lilianak uste du are zailagoa dela beste herrialde batetik etorri zarenean: “Lan merkatuari bakarrik aurre egiteak sortzen duen beldurrari –diosku–, onartua ez izatearen beldurra gehitu behar zaio, norberaren ezagutzak leku berri horretan enpresa bat sortzeko egokiak izango diren ez jakitea”. Lilianak dio Taldeka programak pertsonalki hazten laguntzen diola, ikuspegi profesionaletik heltzen. Taldean lan egiteak babestua sentiarazi 


Ekintzailetza profila duten profesional etorkinentzako Taldeka programa elkarlanean ari da Elkartea Profesionalen Elkartearekin (ANMR harreman eredu berria). Cristina Zurita espezialista da taldeen lidergo, ekintzaileentzako coaching eta Adimen Emozionalean, eta taldea osatzen duten pertsonak koordinatzeaz arduratzen da. Aurreikuspenen arabera, irailetik aurrera hasiko dira martxan jartzen beren negozioak.

emprender en Bilbao

No hay comentarios:

Publicar un comentario