martes, 13 de junio de 2017

Sortu jarduera

2017ko ekainaren 13a

Barne prestakuntza aktibo baliotsua da erakunde guztietarako; are gehiago, profesionalak eta sektore profesionalak gaur egun izaten ari diren etengabeko bilakaera eta eraldaketa aintzat hartuta. Izan ere, etengabe eguneratu behar dira, aldaketa teknologiko eta sozialekin bat aurrera egin nahi badute. Bizkaiko enplegua eta ekintzailetza babesteko erakunde gisa eta helburutzat izanda enpresak sortzea eta suspertzea, DEMA- Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia jakitun da barne prestakuntza eskaini behar diela bere langileei, teknikariak profesionalki egokitzen laguntze aldera. Helburu horrekin, duela zenbait egun zuzendaritza taldeak eta talde teknikoak sormen tailer batean parte hartu zuten. Tailerraren xedea izan zen sormenak ekiteko prozesuan duen garrantzia ikusaraztea. Nuria Bustamante implicando.com enpresako pertsonen eta erakundeen garapena lantzen duen profesionala da eta berau izan zen tailerra eskaintzearen arduraduna. Hain zuzen, Nuria Bustamantek idatzi du post hau, jardueraren garapena eta bertan landutako ideia nagusiak azaltzeko.

ekin

Sormena hitzak liluratu egiten nau, sortzearen osagaia baitarama. Balioa emateko, sortzeko gai izatea!

Duela zenbait egun tailer bat eman nuen DEMA-Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzian, sormena errazteko rola garatzeko eta bertan, alderdi horiek eta beste batzuk landu genituen. Horien artean, niretzat garrantzitsuena zera da: beste pertsona batzuei beren ideiak garatzen lagunduko dienaren rola, hau da, pertsona bakoitzak nola gauzatzen duen une bakoitzean garatu behar duen rola.

Rol sortzailearen aurrean, gehienok segurtasun eza sentitu ohi dugu: emaitzetan eta analisietan oinarritutako mundu batean, rol horren pean aurkako printzipio batzuetan oinarrituta funtzionatzen dugula ikusten dugu:


  • Gaurko saioan emaitzarik ez badago, ez da ezer gertatzen.
  • Ideiek zentzurik ez badute, ez da ezer gertatzen.
  • Denbora garrantzitsua pasatzen dugu helburu sortzailea zehazten (normalean, gure egunerokoan helburuak finkatuta daude jada, ezta?) 
  • Ziurgabetasuna gauza natural eta osasuntsua da.
  • Gauzatzen dugunak ez du zertan aurretik ezarritako ordenarik izan...

Horiek dira sormenaren oinarrietako batzuk; hori horrela, askotan, oztopoak agertzen zaizkigu edo interesak gurutzatzen dira: nola uztartuko ditut printzipio horiek eta a posteriori lanean gauzatu beharko ditudanak?

Hori dela eta, oso garrantzitsua da sormenaren txapela jantzita izatea amaierara arte, azken unera arte, ezarritako epe edo denborara arte, eta ondoren, analisiaren txapela janztea. Hau da, rolak, uneak, espazioak bereiztea, pentsamendu desberdinari "hegan egiten" utzi ahal izateko, beste pertsona batzuei beren sormen ahalmen osoan laguntza guztia eman ahal izateko.

Laburbilduz, rol horretaz jabetzea errendimendu osoan, berau jantzita duzun bitartean. Horrela, eta soilik horrela, lagundu ahal izango diegu gainerakoei pertsona orok barnean daukagun sormena ateratzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario