2017ko martxoaren 13a
Teresa Laespada foru diputatuak hitz hauek esan zituen joan den ostegunean egin zen Bizkaiko Anezken arteko Amaierako Topaketan: “EnLANzar programa zuen laneratze prozesuan lagunduko dizuen zerbitzu bat izango da. Uste dugu zuen ondoan jarraitu behar dugula, iritsi gaitezkeen lekuraino, guk zuekin jarraitzea nahi duzuen lekuraino”. Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Sailak erantzun egiten dio Anezka eta Taldeka programetako kideek DEMA Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bidez aspaldi eginiko eskaera bati. “Jaso dugu zuen eskaria”, adierazi zuen Laespadak, eta honako hau erantsi: “zuen ondoan jarraitu nahi dugu, hegan egin dezazuen nahi dugulako”.