2016ko ekainaren 16a
Bihar bukatuko da doako programa honen lau deialdietako batean izena emateko epea; horren bidez lana aurkitzeko aukerak handitu ahal izango dituzu.
Lan bila ari zara? Lan-merkatura sartzeko aukerak hobetu nahi baldin badituzu, DEMAk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak, Santa María la Real Fundazioaren laguntzarekin, aukera ematen dizute Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko Anezka doako programan parte hartzeko. Lau eskualdetan dago deialdia irekita: Uribe Kosta, Busturialdea, Durangaldea eta Nerbioi-Ibaizabal. Zehazki, udalerri hauetan garatuko dira programa horiek: Sopelan, Bermeon, Ermuan eta Arrigorriagan, hurrenez hurren.