miércoles, 16 de septiembre de 2015

Ba al dakizu konfort eremua zer den?

 2015eko irailaren 16an 

https://youtu.be/OuBhK3Dxz_E?t=9
BIDEOA IKUSI
Gure eguneroko bizitzako egoera guztiek osatzen dute, eroso sentiarazten gaituztenek. Eremu horretatik kanpo dago ezezaguna dena, “ikara eremu” modura ezagutzen dena. Beldur izugarria ematen digu ikara eremuari eta bertako herensugeei aurre egin behar izateak.
Eta zergatik ematen digu beldurra haiei aurre egin behar izateak? Porrotaren beldur garelako, galtzeko beldur, arrakastaren beldur, espero dugun bezala ez aritzearen beldur, besteek esango dutenaren beldur, frustrazioaren beldur... imajinatzen ditugun gauza guztien eta beste askoren beldur.


Ikara eremua gainditzeko gai bagara, mundu desberdin baten aurrean egongo gara. Mundu hori ez da gure konfort eremua baino hobea edo okerragoa izango, desberdina baino ez, gure eskuetan dauden eta guretzako eginak diren aukerez betea, aurrera pausu bat ematen ausartzen bagara aprobetxatu ditzakegunak, gure buruarengan konfiantza badugu eta inguruan behar dugun laguntza badugu.
Beraz, zure esku dago. Zer nolako etorkizuna nahi duzu? Pentsa ezazu zure ametsak zure konfort eremutik kanpo daudela. Zein da sekretua? Eremu hori handitzen jakitea eta ikara eremuan bizirautea.
Laguntzerik nahi? Ez utzi biharko, baliteke erraza ez izatea baina seguru merezi duela. Etorri gaur bertan eta hitz egingo dugu.













No hay comentarios:

Publicar un comentario