viernes, 25 de septiembre de 2015

Ekintzaileak, zoroak ala ausartak?

 2015eko irailaren 25ean 

Steve Jobs un mensaje de locos
BIDEOA IKUSI

Gaur zuei utziko dizuegu juzgatzen: ez zara askotan harritzen ikustean urteak bete ahala bizitzan gauzak egiteko ilusioa galduz goazela?

Begiratu atzera une batez, baina ez lehengo astera, umetako garaietara baino. Orduan uste zenuen zeuk bakarrik asmatu zenitzakeen gauzak egiteko gai zinela. Gogoratzen? ...Bai. Pentsatzen zenuen hegan egin zenezakeela Supermanek bezala, edo gazteluko printzesa izan, eta printzea etorriko zitzaizula bila. Zeure burua imajinatzen zenuen nagusitan, hazten ari zinen bitartean gustatzen ez zitzaizkizun gauza haiek guztiak aldatzen, eta denetan onena... mundua jaten.
Bada, pentsatu momentu hori heldu dela, dagoeneko nagusia zarela. Lehenengo eta behin, galdetu: pentsatzen nuen horretatik ezer egin dut? Seguru asko, behin baino gehiagotan esango zenuen “nagusia naizenean hau edo bestea egingo dut”. Beharbada, dagoeneko ez duzu gogoratzen, ahaztutako helburu horrengatik borrokatu nahi zenuen eta arinago hazi nahi zenuen arren.

Jakin badakigu ez direla pertsona guztiak ekintzaileak izateko eginak; horretarako switch hori piztu behar da, eta jakin behar da utziko diozula ohiko eremu erosoan egoteari, zure beharrizanak beteta eta presiorik gabe.

Ekintzailea izatea ez da zoroa izatea. Ur lasterraren kontra igeri egitea eta lortu nahi denarengatik borrokatzea da, arriskatuz eta zalantza eginez, baina beti aurrera, nahiz eta bidean estropezu egin, helburua lortzeko, helburua lortuko duzula sinetsita.

Garrantzitsua da jauzi egin aurretik ondo planifikatzea, sakonean ezagutzea jorratu nahi duzun ingurunea, eta zeure ekintza plana moldatzea.

Azken batean ekintzaileok zoro samarrak zarete bai, baina arrakastaren bila ari diren zoro ausartak.


Orain zeuk erabaki behar duzu zer paper jokatu nahi duzun bizitzan. Hurrengo superheroia izan nahi duzu edo superheroiak salbatzen duen pertsona hori izan nahi duzu?


No hay comentarios:

Publicar un comentario